Tag Archive | @_idurre_

Cinemagraph

Gif formatuko argazki estatikoen barruan mugimendu infinitua izaten dute Cinemagraph-ek eta helburua nagusia, ikuslearen harridura lortzea da. Izan ere, argazki fijo eta animazioaren arteko nahasketa horrek, sentsazio paregabeak sortzen ditu.

Edonork egiteko moduko teknika da, sinplea eta azkarra. Bideotik abiatuta sortzen den argazkiak dira, beraz, lehenbiziko pausua ideia bat izan eta berau bideoan grabatzea izango da. Irudi estatikoa lortzeko, tripodea erabiltzea da gomendagarriena. Behin bideoa ordenagailuan izanda, Adobe Photoshop argazki edizioko softwarearekin honako pausuak jarraituko ditugu:

Lehenbizi, kapa huts bat sortuko dugu eta kolorezko pintzel bat erabilita gure cinemagraph-ean egongo den mugimenduaren zatia marraztuko dugu. Nire kasuen, pompen mugimendua.

Hurrengo pausua, estatiko mantendu nahi dugun fotograma aukeratzea izango da. Horetarako, denbora lerroko horratza mugitu eta jarri fotograma estatikoa izango den fotograma horretan. Orain, desaktibatu koloreztatu duzun kapa ez dadin ikusi eta kopiatu koloreztatutako gunea. Kapa berri bat sortu eta Shift + Alt + Comand + E sakatuta, kopiatu aukeratutako fotograma kapa berri horretan.

Orain, selekzionatu koloreztatutako kapa eta selekzio horrekin sortu maskara bat, maskararen botoia klikatuz.

Sortutako maskaran, zuriz agertzen den zatia bistaratu egingo da. Beltzez agertzen den zatia ordea desagertu egingo da azpiko kapa bistaratuz eta beraz, mugimenduan dauden pompak ikusiko dira.

Maskara hobetzeko, erabili pintzela. Kolore beltza desagertarazteko, eta zuria agertarazteko. Gustura geratutakoan zuen cinemagraph-arekin, exportatu .gif formatuan Archivo > Exportar para web emanda. Cinemagraph honekin bideo bat sortu nahi baduzu aldiz, exportatu Archivo > Guardar como eman eta zk nahi duzun bideo formatua aukeratuta.

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazioko irakaslea izanik, Edizio Aurreratua ikasgaian ariketa hau bera egin zuten 4. mailako ikasleek eta hona hemen ikusgai beraiek sortutako hainbat lan. Disfrutatu!

Cinemagraph from Julen Mindegia on Vimeo.

Cinemagraph from Oihane Abrisqueta on Youtube.

 

Light-Painting (I)

«Pintar con luz». Argiarekin marraztearen teknika geroz eta gehiago ikusten dugu ikus-entzunezkoetan. Ez argazkigintzan soilik, baita bideogintzan ere. Teknika erraz eta dibertigarria da, baina teknika ongi dominatzeko praktika asko behar da.

Zer behar da?

Kamara manualean izatea, tripodea, leku ilun bat, linterna eta argi mota ezberdinak (LED, mugikorrak…), pertsona bat baino gehiago eta beltzez jantzita joatea.

Argiztapen motak:

Lazoak eta formak (Cesar Domingo-ren argazkia):

Melodias Nocturnas

Siluetak (consultoresemkt-com-etik hartua):

light-painting-19

Esferak (Sergio Vicent-en argazkia):

Magic Ball  Charging the Batteries

Argi zaparrada (Alfredo Ruiz-en argazkia):   («lana de acero»)

Entzia

 

Nola egin?

· Esposizio luzeak erabili (10-30 segundu tartean normalean)

· Enfoke manuala erabili

· Marraztu argiarekin: egin marrak, formak, marrazkiak… sortu argazkia argiarekin.

· ISO 100 erabili

· f/8tik hasi eta joan igotzen edo jeisten behararen arabera

Kontuan izan proba ugari egin behar direla buruan duzun ideia hori ongi irteteko, baina praktika apur atekin emaitza oso txukunak atera daitezke.