Abiadura aldaketak

Azken aldian obsesionatuta nago ikus-entzunezko lanetan ikusten ditugun denboren trataerekin. Teknologia berriek aukera infinituak eskaintzen dizkigute eta ez da ikus-entzunezkorik denboraren trataerarik gabeko teknikarik gabe.

Denboraren trataerari tiraka, ikaragarri gustatzen zaizkidan teknikak dira plano bakar batean ekintza bera bi abiadura ezberdinetan erakustearena. Askotan modu sinplean egindako lanak dira. Bestetan ordea lan gehiago eskatzen dute. Baina guztiek sortzen dute ikuslearengan sentsazio ezberdin bat. Praktikan jarri ditut hainbat lanetan teknika hauek eta ikaragarrizko emaitza ona izan dute. Hurrengo sarreretan azalduko dut nola egin ditudan.

Hona hemen eredu moduan hartu ditudan ikus-entzunezko lan batzuk:

Unstable Photos from Görkem Tekdal on Vimeo.

Mezclando técnicas: timelapse y slow motion from Luis Caldevilla on Vimeo.

Etiquetas:, , , , , ,

Acerca de Pololoak

Idurre naiz. Lazkano aitaren aldetik eta Zubizarreta amarenetik. Kostako neska naiz, Zumaiarra. Kresal usaina zainetan daramat eta itsasorik gabe zaila litzaidake bizitzea. Pantailari begira pasatzen ditut eguneko ordurik gehienak, irudiak, bideoak, testuak, diseinuak, etab. xurgatzen. Nire ikasketak ere ikus-entzunezkoen mundu zabalera bideratu ditut. Irudian teknikaria naiz, ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna eta hainbat ikastaro eta aditu-titulu egin ditut Internetera bideratutako bideogintzaren eta web diseinuaren inguruan. Orain gutxi arte bideogintzaren alorrean aritu naiz lanean: Internet bidezko telebista korporatiboan, ikus-entzunezko produkzio eta errealizazioan, bideo edizioari buruzko eskolak ematen, etab. Orain ordea, BERRIA egunkarian dihardut lanean diseinu eta produkzio arduradun moduan; proiektuak kudeatzen; diseinu, infografia, publizitate, dokumentazio eta euskara taldeak kudeatzen ditut; teknologia berrien erronka etengabean ere aritzen naiz; eta egunkariaren produkzioaren gestio zoroa daramat.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: